Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, beste aste batez, behera egin dute positibo kopuruek Debagoienean, aurreko astean baino hamasei kasu gutxiago hauteman baitituzte. Guztira, 31 izan dira.
Arrasaten batu dira positibo gehienak, denera, hamahiru, eta, Bergaran, hamar. Dena den, gainontzeko herrietan, datuak apalagoak izan dira: Antzuolan, bi positibo hauteman dituzte; Aramaion, bat; Aretxabaletan, bi; eta, Oñatin, hiru. Elgetan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan, berriz, ez da kasurik izan.
EAEko datuek ere behera
1.214 positibo atzeman dituzte azken astean, aurreko astean baino gutxiago, baina ospitaleetan gora egin du okupazioak; atzoko egunean 193 pertsona zeuden koronabirusarekin, eta aurreko astean 186 ziren; eta zortzi ZIUetan daude, aurrekoan baino lau gehiago. Bestetik, hamaika pertsona hil dira COVID-19aren eraginez, aurreko asteko berdin.