Lanik gabe zeuden debagoiendarrak %7,89 ziren irailean eta %7,94 izan dira urrian. Beraz, gora egin du langabeziak bailaran, bi datuen arteko alderaketa handia ez bada ere; izan ere, %0,05 puntukoa izan da igoera.
Herrietako egoerari dagokionez, Aretxabaletan egon da igoera handiena, hamasei langabe gehiago baitaude iraileko datuarekin konparatuz gero, eta, ondoren, Bergaran eta Eskoriatzan. Langabe gutxiago daude, berriz, Arrasaten eta Oñatin.
Hurrengo taulan daude herri guztietako datuak:
Herria | Urriko langabeak |
Iraileko langabeak |
Azken bi hilabeteetako aldea |
Urriko langabezia-tasa |
Antzuola | 72 | 72 | = | %6,64 |
Aramaio | 7 | 9 | -2 | %1 |
Aretxabaleta | 205 | 189 | +16 | %5,96 |
Arrasate | 1.098 | 1.107 | -9 | %10,81 |
Bergara | 514 | 504 | +10 | %7,16 |
Elgeta | 32 | 31 | +1 | %5,39 |
Eskoriatza | 170 | 164 | +6 | %8,50 |
Leintz Gatzaga | 3 | 2 | +1 | %2,50 |
Oñati | 338 | 346 | -8 | %6,24 |
GUZTIRA | 2439 | 2.424 | +15 | %7,94 |