Guztira, 46 izan dira azken astean gurean hauteman diren koronabirus kasu berriak -71 izan ziren aurreko astean-. Aipatzekoa, Oñatin, nabarmen egin dutela behera datuek. Hogeita zortzi kasurekin, positibo gehien izan zituen herria izan zen, azken astean berriz sei kasu besterik ez dira zenbatu. Arrasate da positibo berri gehien izan dituena hamabost kasurekin, Bergaran hamahiru, Eskoriatzan zortzi eta lau Aretxabaletan. Eskoriatzan izan ezik, bi positibo gehiago azken astean, beste herri guztietan jaitsi dira datuak.
EAEko datu gehienak behera
Euskal Autonomia Erkidegoan, poliki bada ere, behera egin dute koronabirus kasuek. 1.522 positibo hauteman dituzte, kasuen ia %70a, 60 urtetik gorako pertsonak izanik. Ospitaleetan aldiz, azken astean baino hiru pertsona gehiago daude, 186 pertsona. ZIUetan berriz, lau pertsona daude koronabirusarekin. COVID-19arekin hil direnak berriz hamaika izan dira.