Whatsapp erori egin da, beste behin

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko urr. 25a, 10:05

Goizeko bederatziak inguruan mundu osoan erori da mezularitza azkarreko aplikazio ospetsua. Ez da sarri gertatzen, baina ez da lehen aldia, eta aurrekoetan bezala erabiltzaileek beste sare sozial batzuetara jo dute. Ez Whatsappek, ezta Metak –Whatsappen jabea den enpresak– ez dute momentuz informaziorik eman. [Eguneraketa] 11:00ak bueltan itzuli da bere onera.

Hasiera batean taldeetan eta stickerren bidalketan izan du eragina, baina laster erori da modu orokorrean. Erabiltzaile askok Twitterrera jo dute informazioa baieztatzeko, eta baita, tradizio bihurtu direlako bertan aurkitu daitezkeen memeak eta txantxak Whatsappek funtzionatzen ez duen bakoitzean. Halaber, Instagramen erabilerak ere gora egiten du Whatsapp ez dabilen bakoitzean, eta, Telegrameko eta Signal aplikazioetako erabiltzaile kopurua hazi egiten da.

Duela urtebete, iazko urrian, antzerako akats bat izan zuen Whatsappek eta ordu luzez egon zen erorita. Orduan gainera, Facebook eta Instagram ere erori ziren. Horren ondorioz, erabiltzaile uholdea jaso zuen Telegramek, eta honek ere zailtasun batzuk izan zituen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak