EAEko datuek ere gora
1.568 positibo atzeman dituzte azken astean; horien ia %70 kasu 60 urtetik gorakoen artean. Ospitaleetan, berriz, okupazioak behera egin du; atzoko egunean 183 pertsona zeuden koronabirusarekin –203 ziren aurreko astean– eta bost ZIUetan –bat gutxiago–.
Bestetik, hamabi pertsona hil dira COVID-19aren eraginez; aurreko astean lau izan ziren. Pandemia hasi zenetik, 8.037 pertsona hil dira EAEn gaitzarekin.