
Abisu laranja ezarri dute gaur Kantauri isurialdean. Haizeak gogor jo du bailaran, 92 kilometro orduko abiaduran zenbait unetan, eta eragozpenak sortu arren, ez da kalte material larririk atzeman. Segurtasun Sailetik adierazi dute bailarako errepide nagusiak irekita daudela, baina arreta handiz gidatzeko, badaezpada.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.