Eskualdean kasuek behera egin dute, aurreko astean 83 izan baitziren. Hala ere, iaz sasoi berean zifra txikiagoak erregistratzen ziren, adibidez iazko aste berean 34 positibo zeuden bailaran, eta, astebete lehenago, hamalau.
Azken asteko datuei dagokienez, Oñatin baino dezente gutxiago erregistratu dituzte Arrasaten eta Bergaran, hamalau eta hamar hurrenez hurren. Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan bina erregistratu dituzte. Gainerakoetan ez da kasu berririk atzeman Osakidetzan.
EAEko datuak
1.393 positibo atzeman dituzte azken astean, horietatik 1.011 kasu 60 urtetik gorakoetan zenbatu dira.
Autonomia Erkideko ospitaleetan azken informazioaren arabera, 203 pertsona daude koronabirusarekin ospitalean –159 ziren aurreko astean– eta sei ZIUetan. Gainera, lau pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Pandemia hasi zenetik, 8.012 pertsona hil dira EAEn koronabirusarekin.