Mintzapraktika Euskal Herri osoan oso hedatuta dagoen –7.000 herritarrek baino gehiago hartzen dute parte– euskararen erabilera bultzatzeko programa bat da. Eta Debagoieneko antolatzaileak ez dira bakarrik bertako elkarteak, dinamizatzaile batzuk ere badaude.
Berbalagun egitasmoak euskal hiztun kopurua ugarituz joan dira, bertan parte hartzen duten askok haien ingurukoekin euskaraz mintzatzen hasi baitira. Eta, horrela, sare berriak sortu dituzte. Horregatik, dimanizatzaileek eskualde mailako ekintza eta irteera bateratuak antolatzen dituzte.
Euskaraz mintzatzeko tartea aurkitzea helburu nagusia izan arren, aisialdian euskaraz gozatzea ere bada programaren asmoetako bat. Ohiko mintzapraktika saioez gain –astean behin egiten diren talde txikiko topaketak ordubetez euskaraz mintzatzeko–, beste ekintza batzuk martxan jartzen saiatzen dira, adibidez: hikalagun, gurasolagun, irakurketa saioak eta berbalagun ibiltaria. Eta ekainerakom berbalagun guztiak batzen dituen Mintza Eguna antolatzen da. Euskaraz hitz egiteko aukerak hautazkoak dira eta parte-hartzaileak asteko dinamikara mugatu daitezke.
Mintzapraktikan izena emateko epea irekita dago eta informazio gehiago herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, udalean eta Mintzalaguna webgunean dago eskura. Eta parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz komunikatzeko gutxienezko maila izatea da.