Unai Cantabranak girotuko du Danbakako lehen emanaldiko chill out gunea

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 13a, 09:00

Unai Cantabrana.

Bihar emango zaie hasiera Danbaka Musika Lehiaketako zuzeneko saioei. Bergarako Seminarixoa aretoan izango dira guztiak, eta arkupeetan egokituko da chill out gunea. Bertan joko du bihar Unai Cantabrana elgetarrak, bi alditan.

Unai Cantabrana musikari elgetarra arduratuko da Danbakako lehen emanaldirako chill out gunea girotzeaz. Bihar egingo da Musika Lehiaketako zuzeneko lehenengo emanaldia, 21:30ean hasita.
 
Aurretik, San Martin plazan -Errege Seminarioaren arkupeetan– egongo den chill out gunean joko du Cantabranak 20:00etatik aurrera. Honela aurkeztu du bere burua elgetarrak: "Nire hamahiru urteetatik garatzen ari den Pop/Pop-Rock albuma, maitasun eta desamodiozko esperientziak kontatzen dituzten kantuetatik, filosofia klase batean idatzitako abestietaraino. Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abestiekin osatutako proiektua da".
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak