Urriaren 19tik azaroaren 10era, Euskaltzaleen Topaguneko Aniztasun Sailak 'Zubi bat euskaratik' hitzaldi zikloa antolatu du. Bizikidetza hizkuntzetatik eraikitzeari buruz arituko dira zortzi hizlari, herri banatan, eta hainbat ikuspegitatik helduko diote gai nagusiari. Debagoienean, lau herritan egingo dira hitzaldiak: Eskoriatzan, Aretxabaletan, Oñatin eta Arrasaten, hurrenez urren.
Hauek dira Debagoieneko lau herri horietan egingo dituzten hitzaldiak:
Urriak 19, Eskoriatza: Migratzaileak herritartzeko euskara behar dugu? Julen Zabalo (18:30, kultur etxea).
Urriak 26, Aretxabaleta: Euskara, immigrazioa eta eskola gurutzatzen direnean. Zenbait gogoeta. Amelia Barquin ( 17:30, Zaraia aretoa).
Azaroak 4, Oñati: Gipuzkoako hizkuntza-aniztasuna eta euskara; erronka berriak. Belen Uranga (18:00, kultur etxea, zinema aretoa).
Azaroak 10, Arrasate: Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa: euskararen kudeaketa Nafarroan eredu gisa. Amaia Nausia (18:30, Kulturate, Jokin Zaitegi aretoa).
Euskal hiztunak kontzientziatzea helburu
Topaguneak antolatutako ekimen honen helburua da atzerritik etorri direnak erakartzea euskarak irekitzen dituen aukeretara, eta, horretarako, diote ezinbestekoa dela euskal hiztunak bizilagunei harrera euskaratik eskaintzeko duten arduraz kontzientziatzea eta formatzea. Aldi berean, euskararen biziberritzeak aurrera egiteko, herrietan dauden gainontzeko hizkuntzei beren aitortza eta lekua eman behar zaizkiela, eta, horretarako, elkar ezagutu behar dutela diote Euskaltzaleen Topagunetik. Horregatik, ahalik eta euskal hiztun gehien nahi dituzte elkarri, hitzaldi hauen zikloaren bueltan.