Hirukoiztu egin dira kasuak bailaran

Uxue Igarza Loiola 2022ko urr. 10a, 15:12

Apurka-apurka ikusten ari zen joera indartu egin da azken astean: 83 koronabirus kasu baieztatu ditu Osakidetzak Debagoienean –aurreko astean baino 57 gehiago–. Gehienak Oñatin eta Arrasaten zenbatu dira; halere, Leintz Gatzagan eta Aramaion salbu, gainerako guztietan hauteman da bat edo beste.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Osasun Sailak 1.353 kasu erregistratu ditu hilaren 3tik 9ra bitartean –aurreko astean baino 277 gehiago–. Hala, intzidentzia-tasak 100eko langa gainditu du eta 110,75ekoa da. Oinarrizko birsorkuntza datua, berriz, 1,24koa da.

Ospitaleetan ere izan du isla kasuen gorakadak. 159 pertsona daude plantan ospitaleratuta –aurreko astean baino 22 gehiago– eta hamabi daude ZIUn –bost gehiago–.

Bukatzeko, koronabirusaren eraginez erregistratutako heriotzak lau izan dira aste honetan, eta, Osasun Sailaren arabera, pandemia hasi zenetik (7.996) pertsona hil dira EAEn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak