Astetik astera, COVID-19 datuek gora

Uxue Igarza Loiola 2022ko urr. 3a, 13:08

Hemeretzi izan ziren Debagoienean irailaren 19tik 26ra bitartean hautemandako positiboak eta 26 baieztatu ditu Osakidetzak azken astean. Bailarako joerarekin batera doa Euskal Autonomia Erkidegoa ere: 1.076 kasu hauteman dira irailaren 26tik urriaren 2ra bitartean.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

EAEn ere gora

Osasun Sailak 1.076 positibo baieztatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan azken astean. Intzidentzia-tasa 89,37koa da, eta 1,18koa da oinarrizko birsorkuntza datua.

Ospitaleetan ere zenbatekoek gora egin dute; batez ere, plantan. 137 lagun daude ospitaleratuta –109 zeuden aurreko astean– eta zazpi daude ZIUn –duela zazpi egun baino bi gehiago–.

Bukatzeko, koronabirusaren eraginez erregistratutako heriotzak gutxiago izan dira aste honetan (bost), eta, Osasun Sailaren arabera, pandemia hasi zenetik 7.982 pertsona hil dira EAEn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak