COVID-19aren aurkako laugarren dosiak jartzen hasiak dira egoitzetan, eta baita Debagoieneko batzuetan ere.
Oñatiko San Martin eta Bergarako Mizpirualde egoitzetan astelehenean hasi ziren; Eskoriatzako Jose Aranan, martitzenean; eta Arrasateko Iturbiden, atzo; Aretxabaletako GRS zahar etxean, aldiz, gripearen txertoak jaso dituzte, eta koronabirusaren aurkakoen zain daude.
Izan ere, aurten gripearenak ere aldi berean jarriko dituzte. Txertoak eta materiala Osakidetzak ematen ditu, eta egoitzetako erizainen ardura da txertoak egoiliarrei jartzea.
Arrisku taldeek ere aukera
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren arabera, arrisku taldeetako pertsonek ere jada badute hitzordua hartzeko aukera Osakidetzako webgunean, eta urriaren 3tik aurrera hasiko dira haien txertaketarekin. Gainerako herritarrak, berriz, azaroaren 1etik aurrera.