18. Udako Argazkien Lehiaketak baditu irabazleak

Goiena 2022ko ira. 30a, 08:05

Olaia Otero oñatiarra, Mikel Lasa bergararra, Juan Luis Zabala gatzagarra eta Unai Elorza arrasatearra dira 2022ko Udako Argazkien Lehiaketako irabazleak.

Hiru argazki aukeratu ditu lehiaketako epaimahaiak; eta herritarrek Publikoaren Saria aukeratu dute beraien botoekin.

1. saria

Olaia Oterok Kuban ateratako erretratua aukeratu du epaimahaiak 1. sariko argazki irabazle moduan. Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiak-en eskutik, Kantabrian bi pertsonarendako gaua eta gosaria irabazi du.

2. saria

Mikel Lasak Galizian ateratako sortako argazki batek irabazi du 2. saria: Esnebidea, Rinlo gainean. Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A12, 32GB eskuratu du.

3. saria

Epaimahaiak aukeratu duen hirugarren argazkia Juan Luis Zabalak Contisetik (Landak) dakarrena da. Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako afariaz edo bazkariaz gozatzeko aukera izango du.

Publikoaren saria

Azkenik, Publikoaren saria eskuratzeko400 bototik gora jaso dira, eta, horien artean gehien Unai Elorzak Kurtzetxikin ateratako argazkiak eskuratu ditu. Berarentzat izango da Bergarako Ereindajan-en eskutik bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak