Oinarriak
- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Debagoieneko zein herritakoa den edo zeinetan bizi den egilea.
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkia non ateratakoa den.
- Argazkiak eta datu GUZTIAK posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram (688 69 00 07) bidez bidali daitezke.
- Argazki bidaltzeko epea: uztailaren 15etik irailaren 19ra arte (biak barne).
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
- 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
- Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok (sare sozialak salbu).
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
- Argazkiek original izan beharko dute. Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
- Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
- Lau sari egongo dira:
- Hiru sari nagusiak Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu. Horretarako argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Irailaren 23tik irailaren 28ra Publikoaren Saria aukeratzeko epea zabalduko da. Lehiaketan parte hartu duten argazki guztien artean aukeratuko da Publikoaren Saria, bozketa bidez.
- Irabazleak nortzuk diren irailaren 30ean emango da jakitera, Goiena aldizkarian eta Goiena.eus-en.
- Saria jasotzeko irabazleei eskatuko zaie lehiaketaren babesleekin argazki bat ateratzeko.
- Argazkiak Goienaren hainbat euskarritan argitara daitezke: Goiena.eus atarian, Goiena aldizkarian, Puntua aldizkarian, telebistan eta sare sozialetan.
- Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
- Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.
Lege oharra
Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, lehiaketa honetako parte hartzaileek emandako datu pertsonalak Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako 18. Udako Argazki Lehiaketa fitxategian gordeko dira. Fitxategi horren jabea Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. da eta datu hauek ez zaizkie hirugarren pertsonei helaraziko. Era berean, lehiaketa horretan parte hartzeak baimena ematen dio Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.-ri bidalitako argazkia edo argazkiak eta parte hartzailearen izen-abizenak ere Goienaren hainbat euskarritan argitaratzeko –Goienaren webgunean, Goiena eta Puntua aldizkarietan, Goiena telebistan eta, hala badagokio, Goienak profila daukan sare sozialetan– eta parte hartzailearekin Goienaren eskaintzen berri emanez harremanetan jartzeko.
Goienaren 18. Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeak xede horretarako baimena ematea dakar. Horrez gain, lehiaketako parte hartzaile orok eskubidea dauka bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko. Hori egiteko, gutun bat bidali beharko da, sinatuta, helbide honetara: Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. Otalora Lizentziaduna 31, 20.500 Arrasate (Gipuzkoa); edo bestela, posta elektroniko bat bidali beharko da datuenbabesa@goiena.eus helbidera.