"Giro bikaina" izan zen beste behin bolatokian, antolatzaileen esanetan; baita arratsalde partean neska-mutikoek jokatutako txapelketan ere. Nagusien artean Mikel Garzia izan zen txapelduna, eta haren atzetik geratu ziren Aimar Akizu eta Markel Kintanilla. Gaztetxoen txapelketa, ostera, Eki Arresek irabazi zuen, Oihan Busto geratu zen bigarren eta Amets Esnal hirugarren.
