Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
Orotara, aurreko astean baino ehun kasu gehiago atzeman ditu Osasun Sailak (884) Euskal Autonomia Ekidegoan, eta intzidentzia-tasa 75,92koa da.
Ospitaleetan, 109 pertsona daude plantan (aurreko astean baino lau gehiago) eta bost daude Zaintza Intentsiboetako Unitatean –bi gutxiago–.
Bukatzeko, koronabirusaren eraginez erregistratutako heriotzak hamaika izan dira aste honetan, eta, Osasun Sailaren arabera, pandemia hasi zenetik 7.969 pertsona hil dira EAEn.