Gorakada apala; batez ere, Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2022ko ira. 19a, 13:22

Debagoienean hauteman dituen COVID-19 positiboek gora egin dute azken astean. Batez ere, Arrasate da aipatzekoa; bertan atzeman baitira ia erdiak. Euskal Autonomia Ekidegoan, berriz, 781 kasu baieztatu ditu Osakidetzak.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Euskal Autonomia Erkidegoko joera berdina izan da. Asko ez bada ere, gora egin dute azken asteko kasuek irailaren bigarren astekoekin alderatuta. Orotara, 781 kasu baieztatu ditu Osakidetzak, eta intzidentzia-tasa puntu bat igo da: 67,39koa da.

Ospitaleetan ere, gora egin dute zifrek: bederatzi lagun gehiago daude plantan –guztira 105– eta bat gehiago dago Zaintza Intentsiboetako Unitatean –zazpi zeuden atzo–.

Bukatzeko, koronabirusaren eraginez erregistratutako heriotzak zortzi izan dira aste honetan, eta, Osasun Sailaren arabera, pandemia hasi zenetik 7.937 pertsona hil dira EAEn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak