Osakidetza "txertaketa-prozedura lantzen" ari dela esan du gaur Gotzone Sagardui sailburuak: "Lasai egon. Txertoak iristen direnean, jakinaraziko dugu nora eta noiz joan behar den txertatzera".
Halaber, gripearen kontrako kanpainaren inguruan gauza bera esan du: "Hilabete bukaeran edo urriaren hasieran komunikatuko dugu nolakoak izango diren koronabirusaren eta gripearen kontrako txertaketen prozedurak".