Behera egin dute nabarmen koronabirus kasuek, azken astean

Uxue Igarza Loiola 2022ko ira. 12a, 12:54

Osakidetzak Debagoienean hauteman dituen kasuek behera egin dute nabarmen hilaren 5etik 11ra bitartean. 26 izan ziren iraileko lehenengo astean, eta zazpi izan dira bigarrenean. Herriei dagokienez, lau atzeman dira Oñatin, bi Arrasaten eta bat Bergaran.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere behera egin dute COVID-19 kasuek; 838tik 697ra; hots, aurreko astean baino 141 gutxiago. Nolanahi ere, oraindik intzidentzia-tasa ez da asko aldatu: 69,99koa da.

Erietxeei erreparatuta, egoera antzera mantendu da, baina gora egin dute –gutxi bada ere– zenbatekoek. 96 pertsona daude ospitaleratuta –aurreko astean baino bat gutxiago– eta sei lagun daude Zaintza Intentsiboetako Unitatean –bat gehiago–. 

Bukatzeko, koronabirusaren eraginez erregistratutako heriotzak bost izan dira aste honetan. Guztira, pandemia hasi zenetik 7.903 pertsona hil dira EAEn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak