Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
Bailaratik harago, Euskal Autonomia Erkidegoan ere gora egin dute positiboek. 838 hauteman dira; aurreko astean baino 127 gehiago. Hala, intzidentzia-tasa 70,63an kokatu da eta oinarrizko birsorkuntza datua 1,02koa da.
Ospitaleetako egoera, aldiz, leundu egin da. 97 daude plantan ingresatuta –aurreko astean baino sei gutxiago– eta ZIUn daudenak bost dira –lau gutxiago–.
Gaitzaren ondorioz erregistratutako heriotzak ere gutxiago izan dira aste honetan; zortzi pertsona zendu dira. Orotara, pandemia hasi zenetik 7.867 lagun hil dira.