COVID positiboek zifra baxuetan jarraitzen dute

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko abu. 29a, 15:10

Joan den asteko kasuekin alderatuta, aldaketa gutxi egon dira Debagoienean. 13 positibotik 14ra igo da, eta Oñatin atzeman dituzte kasu berri gehien; bost guztira. Bergaran hiru positibo erregistratu dituzte, Arrasaten bi, eta bana Elgetan, Aramaion eta Aretxabaletan. Bailarako gainontzeko herrietan ez dute kasu berririk atzeman.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Bestalde, EAEko osasun zentroetan 711 positibo atzeman dituzte domeka bitartean; horietatik 454 dira 60 urtetik gorakoak. Probintziaka banatuta, 161 kasu berri erregistratu dituzte Araba bizi direnen artean, 353 Bizkaian, 182 Gipuzkoan eta 15 Erkidegoz kanpokoak dira. Honenbestez, 100.000 biztanleko zazpi eguneko intzidentzia-tasa 32,42koa da. Nafarroako datuak ez dituzte jakitera eman oraingoz.

Osakidetzako zentroei dagokienez, 103 lagun daude ingresatuta koronabirusagatik –joan den astean 156 ziren–, eta horietako 9 ZIUetan daude. Gainera, azken astean 15 pertsona hil dira COVID-aren ondorioz, hartara, pandemia hasi zenetik guztira 7.810 hildako zenbatu ditu Osasun Sailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak