Beheranzko joera bailaran, laugarren astez jarraian

Hasier Larrea 2022ko abu. 22a, 16:30

Abuztuaren 15etik 21era bitartean guztira 13 positibo atzeman dituzte Debagoieneko osasun zentroetan. Kasu gehienak Oñatin eta Arrasaten zenbatu dira, bosna. Aramaion, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Gatzagan ez da positiborik egon.

Osakidetzak zenbatutako positibo berrien datuak soilik argitaratzen direla kontuan izanda, laugarren astez jarraian Debagoienean 2022an erregistratutako kutsatu berri kopuru baxuena izan da abuztuko hirugarren astekoa: 13 –19 izan ziren abuztuko bigarren astean, 34 lehen astean, eta 45 uztaileko azken astean–. Hala, bailarako intzidentzia-tasa 25 punturaino jaitsi da.

Erkidegoan, Osakidetzako zentroetan 156 lagun daude ingresatuta koronabirusagatik, horietako 11 ZIUn –joan den astean baino lau gutxiago–. Aste honetan 18 pertsona hil dira COVID-aren ondorioz, hartara, pandemia hasi zenetik guztira 7.729 hildako zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzak.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak