Txango gidatuak astebururako, Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar

Hasier Larrea 2022ko abu. 18a, 09:15

Paraje naturaleko paisaia interpretatzen ikasteko helburuz, Arantzazuko Parketxeak txango bana antolatu du zapatu (gazteleraz) eta domeka (euskaraz) honetarako, 11:30ean hasita. Publiko orokorrari eta familiei zuzenduta dago, eta aurrez izena eman beharko da.

Honako bideak erabili daitezke izena emateko: telefonoz, 943 78 28 94ra eta 699 33 51 83ra deituta, eta posta elektronikoz arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.  Pertsona bakoitzak sei euro ordaindu beharko du.

Txangoak Arantzazuko parketxean hasiko dira, 11:30ean, eta antolatzaileek adierazi moduan, "ez du zailtasunik, edozein herritarrentzat egokia da". Pare bat ordu iraungo ditu, adituaren azalpenak tartean. Oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da.

Bisitariek Aizkorri-Aratz natura-parkeko paisaiak ezagutzeko aukera izango dute: "Edertasunaz gainera, badute beste ezaugarri aipagarri bat, ondare naturalaren eta kulturalaren arteko lotura zatiezinaren berri ematen digutela", azaldu dute parketxetik, eta gaineratu "naturaren eta gizakiaren jardueraren arteko harremanak denboraren buruan paisaia gizatiartuak" sortu dituela, "kultura-paisaiak, alegia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak