Osakidetzak zenbatutako positibo berrien datuak soilik argitaratzen direla kontuan izanda, hirugarren astez jarraian Debagoienean 2022an erregistratutako kutsatu berri kopuru baxuena izan da abuztuko bigarren astekoa: 19 –34 izan ziren abuztuko lehen astean, eta 45 uztaileko azken astean–. Hala, bailarako intzidentzia-tasa 82,8 punturaino jaitsi da.
Erkidegoan, Osakidetzako zentroetan 195 lagun daude ingresatuta koronabirusagatik, horietako 15 ZIUn. Aste honetan 30 pertsona hil dira COVID-aren ondorioz, hartara, pandemia hasi zenetik guztira 7.702 hildako zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzak.
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.