Realaren partidu bat inoiz ez bezala ikusi nahi? Ez galdu aukera!

Jon Irizar Aranguren 2022ko abu. 8a, 11:00

Goienakide bazara, 2022an zehar zozketa berezi bat izango duzu eskura: Realaren partiduak inoiz ez bezala bizitzeko aukera. Eserleku bereziak, cateringa, aldageletako tunelean jokalariak bertatik bertara ikusteko aukera, arreta pertsonalizatua... Bi urratsetan, hartu parte zozketan.

Goienakideok futbola beste modu batera ikusteko aukera duzue 2022an zehar. Bi pertsonak –Goienakide sarituak eta berak hautatzen duen bigarren lagunak– Realaren partiduak inoiz ez bezala bizitzeko aukera izango dute: eserleku bereziak, cateringa, aldageletako tunelean jokalariak bertatik bertara ikusteko aukera, arreta pertsonalizatua...

2022/23 denboraldiko lehen saritua eguen honetan bertan emango da jakitera; abuztuaren 21ean Reale Arenan Reala eta Bartzelonaren arteko neurketa (22:00) zuzenean ikusteko aukera izango duena, hain zuzen.

Bi urrats

Zozketan parte hartzeko, bi urrats soilik eman behar dira:

  1. Goienaren aplikazioa deskargatu. Jada deskargatuta baduzu, joan zuzenean bigarren urratsera.
  2. Zozketan izena eman aplikazio bidezGoienakide barruan, Zozketak atalean.

Abuztuaren 11an, eguena, goizeko 10:00etan egingo da zozketa. Zorteduna bazara, telefonoz jarriko gara harremanetan zurekin. Gainontzean, azti ibili, irailaren 3an Atletico Madrilen aurkako neurketa bertatik bertara bizitzeko zozketan parte hartzeko aukera eguenean bertan irekiko da eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak