Arindu egin da ospitaleetako presioa azken astean

Jon Irizar Aranguren 2022ko uzt. 25a, 17:22

Osasun Sailak eguneratutako datuen arabera, 576 herritar zeuden atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaleetan gaitzak erasanda, joan zen domekan baino 124 pertsona gutxiago. ZIUetan ere nabari da arintzea; 34tik 26ra igaro da balioa. Zenbatutako kutsatu kopuruak ere nabarmen egin du behera Debagoienean, 111 kutsatu berri erregistratu baitira azken zazpi egunetan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguneratutako txosten epidemiologikoak ospitaleetako presioaren arintze bat bistaratzen du, bai ohiko arreta behar duten herritar kopuruan, eta baita zainketa berezia behar duten pertsonei dagokionean ere. Erregistratutako kutsatu berrien beheranzko joera berean dira, beraz, ospitaleetako balioak.

124 gutxiago

Datuei erreparatuta, adierazgarria da azken zazpi egunetan izandako beherakada: 576 ospitaleratu zeuden atzo, uztailaren 17an baino 124 gutxiago. Nafarroako datuen esperoan –eguaztenean eguneratuko ditu Nafarroako Gobernuak–, azken asteetako goranzko bilakaera eten dela ondorioztatu liteke; bai, bederen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Zainketa Intentsiboen Unitateetan ere antzekoa da bilakaera, 34tik 26ra igaro baita astebetean arreta berezia behar duten herritar kopurua aipatutako hiru probintzietan.

Zenbatutako kasu gutxiago

Eusko Jaurlaritzak indarrean duen protokoloak kasu guztiak zenbatzen ez dituen arren, erregistratutako kutsatu berriek ospitaleetako joera berresten dute. Horren adibide, 111 kasu berri zenbatu dira Debagoienean azken zazpi egunetan, duela bi aste baino 84 gutxiago. Hala, intzidentzia-tasak ere nabarmen egin du behera, 478,07an kokatuz.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak