Bi parrokien ardura Horazio Argaratek izango badu ere, ez dela bakarrik egongo argitu nahi izan du: "Ardura nik izango dut, baina Arrasateko Pako Etxebeste eta Soraluzeko Jon Loiola ere hor egongo dira, hiruron artean egingo dugu". Argaratek azaldu duenez, Etxebestek dagoeneko 75 urte ditu eta adin horretan "ez da ohikoa parroko izendatzea", horrek eragin du hein batean erabakia. Era berean, Jon Loiolak "partzialki" lagunduko duela ere zehaztu du, "oraindik Bartzelonan ikasketak amaitu behar ditu eta batzuetan hara joan beharko da".
Lanen banaketari dagokionez, oraindik zehazteke dagoela esan du Argarate, baina abuztua baino lehen argituta egongo dela aurreratu du: "Aste honetan biltzekoak ginen hiruron artean erabakitzeko, baina ezin izan dugu. Hilaren amaierarako zehaztuta egongo da; egunak, goiz, arratsalde edo dena delakoa, nola egingo dugun banaketa".
Victoriano Etxabe
Bestalde, azken hiru urteetan Arrasateko parrokoa izan den Victoriano Etxabek Elgoibar eta Soraluzeko parrokien ardura hartuko du.