Martxan da 18. Udako Argazkien Lehiaketa!

Goiena 2022ko uzt. 15a, 08:05

Nondik nora ibiliko zara aurten? Hurbil geldituko zara ala urrutira joango zara? Zure argazkiak ikusi gura ditugu Goienaren Udako Argazkien Lehiaketan! Uztailaren 15etik irailaren 19ra arte parte har dezakezu lehiaketan.

Bidali zure argazkiak Goienara eta sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:

1. saria: Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiei esker, Kantabrian gau bat eta gosaria bi lagunendako.

2. saria: Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A12, 32GB eskuko telefonoa.

3. saria: Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria.

Gainera, publikoaren saria ere izango dugu, Bergarako Ereindajan-en eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.

 

Irudiak bidaltzeko

Argazkiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07) bidal ditzakezu; uztailaren 15etik irailaren 19ra arte –biak barne–. 

Animatu eta parte hartu argazki lehiaketaren 18. edizioan!

Oharra: Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak