Coinbroker Euskadi: "Arreta pertsonalizatua ematen diegu bezeroei"

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko uzt. 9a, 10:11

Hamaika langileetako hiru dira Arriola, Bolinaga eta Carmona. (Argazkia: I.A.A.)

Aseguru-artekaritza enpresa honek zerbitzu integrala eskaintzen die partikularrei, autonomoei eta enpresei, bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokituta.

Unai eta Mikel Saiz anaiek 2015ean ireki zuten Coinbroker Euskadi aseguru-artekaritzaren lehenengo bulegoa, Oñatin. Ordutik, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan eta Eibarren ere ireki dituzte bulegoak. Gaur egun, hamaika langilek osatzen dute lantaldea eta horietako hiru dira Elene Arriola, Izaskun Bolinaga eta Sara Carmona.

Nolatan zabaldu zen Coinbroker Euskadi?

Unai eta Mikel Saiz anaiek Oñatin aseguru-artezkaritza bulegoa irekitzeko aukera ikusi zuten. Agente esklusiboak bazeuden, baina zerbitzu independentearen aukerarik ez.

Zein da enpresaren helburua?

Betidanik pentsatu izan dugu helburua jendeari laguntzea dela, bezeroari arreta pertsonalizatua ematea; hau da, azkenean, zuk zure familiako bati egingo zeniokeen aseguru-azterketa bat ba edozein herritarri ematea zintzotasunarekin, erantzukizunarekin eta gauzak ondo eginda.

Zein zerbitzu eskaintzen dituzue?

Aholkularitza da gure zutabea. Asegurua kontratatzearen arrazoiak aztertu ostean, aseguru programa pertsonalizatua eskaintzen diogu bezeroari. Jarraipena, kudeaketa eta eguneraketa gure gain hartzen ditugu. Bezeroa gugana etor daiteke aseguruekin lotura duen edozer egiteko. Halaber, enpresa eta autonomoen aseguruetan espezializatuta gaude. Metodologia hau partikularrekin ere erabiltzen dugu.

COVID-19a dela-eta osasun-aseguruen eskariak igo egin dira?

Orokorrean, igarri da, baina ez askoz gehiago. Uste dugu etorri direnak emaitzen azkartasunagatik etorri direla.

Prezioari erreparatzen dio bezeroak?

Aseguru bat merke kontratatu daiteke, baina ondoren ezertarako balio ez izatea, ez badu behar duzuna estaltzen. Gure eskaintza kalitatean oinarritzen dugu, bezeroak behar duen horretan dauden aukerarik onenak aztertuz.

Internet zuen konpetentzia da?

Ez dugu hala ikusten. Konparatzaileetan bakarrik prezioa konparatzen da, baina benetan konparatu behar direnak estaldurak dira. Bestetik, kontratatu ondorengo zerbitzua eta kudeaketa aurrez aurre egiteko aukera ere kontuan izan behar dira. Gure lanaren atzean etengabeko formakuntza dago.

Asegurua kontratatzeko kontuan izan beharrekoak.

Hartzaile bakoitzaren beharren eta aseguru-motaren arabera aldatu egiten dira. Horregatik, ikuspegi orokorra, hausnarketa eta aholkularitza beharrezkoak dira.

Aseguruak berraztertu, bai edo bai

"Garrantzitsuena bezeroarekin asegurua berraztertzea da. Enpresen kasuan, adibidez, inbertsio berriak egiten dituzte edo jarduera bera ere aldatu egin daiteke. Urtero fakturazioa ez erregularizatzeak, arazoak dakartza. Enpresen jabeak lanez lepo dabiltza eta, askotan, halako gaietaz ez dira ohartzen. Horregatik, geu egoten gara adi. Konfidantzazko harremana garatzen da, bezeroa gure lan-taldearen artean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak