Aurreko minutuetan ere gogotik bota du: 2,1 l/m2 08:10ean eta 3,3 l/,2 08:20an. Bergaran eta Aretxabaletan ere datu esanguratsuak neurtu dituzte. Elorregiko estazioan 3,3 l/m2 neurtu dituzte 08:30ean eta 3,2 l/m2 hamar minutu beranduago. Urkuluko estazioan 08:40ean erregistratu dute zifrarik altuena, 3,3 l/m2 zehazki. Bestalde, Elgetan 1,2 l/m2 izan da Aixolako estazioan neurtutako zifra altuena.



Atertzera egingo du
Euskal Meteorologia Agentziaren arabera gaurkoa egunak ezegonkorra izaten jarraituko du. Hala, arratsaldera arte hodei ugari eta zaparradak izango ditugu, batez ere barnealdean. Noizbehinka eta han-hemenka trumoiak joko du, eta zenbait lekutan zaparradak mardulak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Arratsaldetik aurrera atertzen joango da eta ostarteak agertuko dira.