Pirinioetako lau tontor argiztatu dituzte debagoiendarrek, Gure Eskuk deituta

Hasier Larrea 2022ko uzt. 3a, 14:19

Astate mendia argiztatzera joan dira aretxabaletarrak eta arrasatearrak. Iparlara ere joan da espedizio txikiago bat, Besaide mendizale elkartekoekin. Bergaraldekoak eta oñatiarrak Buztanzelain izan dira, eta aramioarrak, berriz, Argintzun.

Katalanek eta euskal herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte bart iluntzean Pirinioetan, farol berezi eta linternekin argi-lerro bat osatuta.

Pirinioetako Bidea izeneko ekitaldia izan da, Euskal Herriaren eta Kataluniaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea helburu duena. Gure Esku, Assemblea Nacional Catalana eta Federacio d’Entitats Excursionistes de Catalunya entitate sozialek antolatu dute, bi herrialdeek elkarlanean antolatutako lehen mobilizazio herritarra izanik.

Bailarako herritar ugari bertaratu dira Baigorri inguruko mendietara, autobusez, kotxez zein furgonetan, herrien erabakitzeko eskubidearen alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak