Abisu horia euriagatik, udako bigarren egunerako

Jon Irizar Aranguren 2022ko eka. 21a, 15:56

Udaberriko azken egunetako bero uholdearen ostean, euripean hasiko da uda. Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenek eguraldi makurra aurreikusten dute datozen egunetarako; hala, abisu horia ezarri dute eguazteneko lehen orduetarako. Zehazki, gauerditik goizeko 9:00etara egongo da indarrean.

Tenperatura altuengatik jarritako hainbat alerta egoerekin amaitu da udaberria, eta gaur goizeko 11:14an udan sartu arren, Euskal Meteorologia Agentziak ezartzen dituzten abisuek ez dute etenik izango. Eguraldi euritsua aurreikusi dute iragarleek datozen egunetarako, eta bide horretan, abisu horia ezarri dute goizalderako prezipitazio handiengatik. Metro karratuko 1,5 litro bota ditzake, aurreikuspenen arabera.

Zehazki, gauerditik eguazten goizera (9:00) ezarri dute alarma egoera. Zaparrada trumoitsuak daude aurreikusita, "handiak" zenbait tokitan Euskalmeten arabera, eta kazkabarra ere bota dezake han-hemenka. Horrez gain, ekaitz guneetan haize-boladak "gogorrak" izan daitezke.

Ezegonkorra

Datozen egunetarako eguraldi ezegonkorra dago iragarrita; ostarteak zaparradekin uztartuko dira aste osoan zehar. 10-15 graduren bueltako tenperatura minimoak espero dira, eta nekez helduko dira termometroak 25 graduetara.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak