Bihar debekatuta egongo da aire librean dauden parrilak erabiltzea

Uxue Igarza Loiola 2022ko eka. 17a, 17:55

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi du bihar, zapatua, egun osoan zehar, debekatuta egongo dela kanpoko parrilak erabiltzea, sute-arriskua dela-eta.

Mendietako foru zuzendaritzak eman du agindua. Tenperatura altuak espero dira biharko ere eta baita hegoaldetik etorriko diren haize bolada gogorrak ere.  Gauzak horrela, "sute-arriskuaren prebentziorako", debekatuta egongo da aire zabalean parrilak egitea.

Sastrakak erretzea ere bai

Gogoratu behar da eguaztenetik, hilak 15, indarrean dela landa eremuetan sastrakak erretzeko debekua. Astelehenean aztertuko da berriz egoera, eta orduan erabakiko dute neurriari eutsi ala ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak