Errekorren urtea
Aurten baldintza ezin hobeak izan dituzte mendian korrika egiteko: eguraldi ona eta lurra siku. Horrek eragin du errekorren urtea izatea. Gizonezkoetan, Kilian Jornet nagusitu da: 3.36.40ko denboran egin ditu maratoiko 42,195 kilometroak. 2017an Stian Angermundek ezarritako 3.45.08ko errekorra hautsi du kataluniarrak.
Emakumezkoetan, Nienke Brinkman izan da nagusi 4.16.42ko denborarekin. Emakumezkoetan ere errekorra hautsi da: 2017an Maite Miorak ezarritako 4.34.27ko denbora samur gaindituz.
Bailarako azkarrenak
Bailarako ordezkarien artean, saria jasotzera igo den bakarra Oihana Kortazar elgetarra izan da. Emakumezkoen kategorian, zortzigarren postuan amaitu du lasterketa Kortazarrek –4.41.41–. 400 euro eta label produktuak jaso ditu korrikalariak.
Gizonezkoetan, Xabi Lete izan da azkarrena: 46. postuan sartu da helmugan, 4.24.38ko denborarekin.
Lasterketa bukatu duten debagoiendarrak:
- 46. Xabier Lete. 4.24.38
- 88. Oihana Kortazar. 4.41.41
- 90. Aritz Kortabarria. 4.42.05
- 95. Igor Olalde. 4.43.45
- 168. Asier Alonso. 5.12.45
- 277. Kepa Mercader. 6.07.03
- 329. Andoni Iturbe. 6.31.37
Sailkapena
Emakumezkoen sailkapena:
- Nienke Brinkman. 4.16.42
- Maude Mathys. 4.26.03
- Sara Alonso. 4.26.40
Gizonezkoen sailkapena:
- Kilian Jornet. 3.36.40
- Davide Magnini. 3.39.31
- Manuel Merillas. 3.45.43
Andraitzerako bidean
Zale asko joan dira gaur Zegama-Aizkorri ikustera. Ibilbide guztian zehar egon dira zaleak korrikalariak animatzen. Andraitzerako bidean hartutako irudiak dira ondorengoak.
Kilometro bertikala
Egubakoitzean, kilometro bertikala jokatu zuten. Gizonezkoetan, Oriol Cardona izan zen azkarrena 00.32.59ko denborarekin. Bailarakoen artean, Iñigo Alzola arrasatearrak bederatzigarren egin zuen, lehen euskalduna izan zen, gainera. 00.37.49ko denbora egin zuen Alzolak.
Emakumezkoetan, Emelie Forsberg nagusitu zen, 00.42.26ko denborarekin. Debagoieneko bi korrikalarik egin zuten proba: Maite Zabaleta oñatiarrak –00.50.19– eta Garazi Abasolo aretxabaletarrak –00.51.20–.
5,200 kilometroko luzerako proba izan zen, 1.015 metroko desnibel positiboarekin.