Abisu horia ezarri dute zapatu arratsalderako, tenperatura altuengatik

Jon Irizar Aranguren 2022ko mai. 20a, 14:00

Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du zapatu arratsalderako tenperatura altuengatik; zehazki, 14:00etatik 19:00etara ezarri dute alerta egoera, egun osoan zehar termometroak balio altuetan mugituko diren arren. Arratsaldeko ordu tarte horretan 30 gradutik gorako tenperaturak espero dira Debagoienean.

Azken egunetako tenperatura altuek bihar joko dute goia. Hala adierazten dute, behinik behin, Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenek. Egunak giro epelarekin argituko duen arren, gora joango dira termometroak orduak aurrera egin ahala; bazkalosterako espero dira balio altuenak.

Hala, abisu horia ezarri du Euskalmetek 14:00etatik 19:00etara beroagatik. Iragarpenen arabera, kostaldean 27 gradu ingurukoak izango dira tenperatura altuenak, eta barnealdean, aldiz, 35 graduraino igoko dira balioak. Bailararen, esaterako, termometroek 30 gradutik gorako tenperaturak adieraztea espero da.

Aldaketa

Eguraldia, baina, asteburua amaitzearekin batera aldatuko dela aurreikusten dute iragarleek. Izan ere, astelehenetik aurrera nabarmen egingo dute behera termometroek, eta aste barruko egunak euritsuak izatea espero da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak