Realaren partidu bat inoiz ez bezala ikusi nahi? Ez galdu aukera!

Jon Irizar Aranguren 2022ko mai. 9a, 18:08

Goienakide bazara, 2022an zehar zozketa berezi bat izango duzu eskura: Realaren partiduak inoiz ez bezala bizitzeko aukera. Eserleku bereziak, cateringa, aldageletako tunelean jokalariak bertatik bertara ikusteko aukera, arreta pertsonalizatua... Bi urratsetan, hartu parte zozketan.

Goienakideok futbola beste modu batera ikusteko aukera duzue 2022an zehar. Bi pertsonak –Goienakide sarituak eta berak hautatzen duen bigarren lagunak– Realaren partiduak inoiz ez bezala bizitzeko aukera izango dute: eserleku bereziak, cateringa, aldageletako tunelean jokalariak bertatik bertara ikusteko aukera, arreta pertsonalizatua...

Eta lehen saritua eguazten honetan bertan emango da jakitera; eguenean Reale Arenan Reala eta Cadizen arteko neurketa (19:00) zuzenean ikusteko aukera izango duena, hain zuzen.

Bi urrats

Zozketan parte hartzeko, bi urrats soilik eman behar dira:

  1. Goienaren aplikazioa deskargatu. Jada deskargatuta baduzu, joan zuzenean bigarren urratsera.
  2. Zozketan izena eman aplikazio bidez. Goienakide barruan, Zozketak atalean.

Maiatzaren 11an, eguaztena, goizeko 10:00etan egingo da zozketa. Zorteduna bazara, telefonoz jarriko gara harremanetan zurekin. Gainontzean, azti ibili, Realaren partidu guztietan izango duzu eta sariduna izateko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak