Norberto Gomez: "Talde-teknika asko daude loa aktibatzen ikasteko"

Mireia Bikuña 2022ko mai. 3a, 12:11

(Argazkia: Nekane Muñoz)

Atseden on eta egokiaren bidez lan erosoagoa eta azkarragoa egiten duten langileak eduki ditzakete enpresek.

Estres handiegiarekin bizi gara, eta eguneko orduak luzatu eta lo orduak kentzen ditugu. Hori ez da ona.

Loa funtsezkoa da, eta nola baloratu loaren kalitatea? Ohera joaten garenean, lo hartzea kostatzen bazaigu eta behin lo hartuta lo hori laburra edo oso azalekoa bada, gauaren erdian esnatuko gara eta ez dugu lo gehiago egingo. Hori astean hiru aldiz gertatzen bazaigu azken hiru hilabeteetan, lo-arazoak ditugu, eta horrek osasunari eta, batez ere, arlo psikologiari eragiten dio. Nik osasunaren esparrutik hitz egingo dut. Baina lan-kasuak ere aztertuko ditut. Gaueko txandan lan egiten duten langileei erritmo zirkadianoa apurtzen zaie. Arazo horri nola heldu aztertuko dut.

Zertaz ari gara ondo lo ez egiteaz berba egiten dugunean?

Kalitateaz eta kantitateaz egin behar dugu berba. Helduek zortzi ordu egin behar dute lo. Bada, egun, biztanleriaren batez bestekoa sei ordu eta erdi da. Hortaz, kantitatean ez dugu parametroa betetzen. Kalitateari dagokionez, kontuan hartu beharreko faktoreak dira: ohera sartu eta hamar minutura lokartzea, gau osoa jarraian lo egitea eta atseden hartu izanaren sentsazioarekin jaikitzea.

Ondo lo ez egiteak energia falta dakar?

Ondorio asko daude, eta hori da bat. Izan ere, gutako bakoitzak segituan daki noiz egin duen lo gaizki. Hori portaera-arazo bat da.

"Ondo lo egitea funtsezkoa da, bai kantitatean eta baita kalitatean ere"

Zer egin dezakete enpresek arlo hori hobetzeko?

Gauza asko. Enpresak jakin dezake zein den arazoa eta nola heldu behar zaion arazoari. Behar adina talde-teknika daude langileei horri nola heldu jakinarazteko. Hau da, zer jan, ariketa fisikoa nola egin eta, batez ere, pantailetako argiak nola erabili. Melatoninaren ekoizpena handitu behar dugu, eta horrek atsedena emango digu.

Hobekuntzak atzeman dituzue?

Ezetz esango nuke. Gaueko orduak aprobetxatzen ditugu telebista ikusteko, eta horrek gehiago aztoratzen du gure loa. Kirolari handiek diote atsedena oso inportantea dela. Bada, ikas dezagun haiengandik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak