Ziurgabetasun-garaietan erabaki egokiak hartzeari buruz berba egingo duzu.
Gaur egun, enpresak ez dira ausartzen planak urtebetera baino gehiagora zehaztera. Badaude urte gehiagorako estrategia eta agertokiak, baina egoera politikoa, soziala eta ekonomikoa etengabe aldatzen ari da. Hortaz, zuzendaritza- kontseiluek gauza bera dute buruan: arinak izan behar dute, eta erabaki bakoitzaz oso kontziente izan. Alegia, gaur egungoari arreta handia ipini.
Ziurgabetasuna da erabaki- organoetan daudenen etsai handienetako bat?
Bai. Taldearen eta langileriaren interesekin bat datozen erabakiak hartzen dituzten enpresak dira distira egiteko eta indartuta ateratzeko aukera gehien dituztenak. Helburu partekatu horri zentzua eransten badiogu, enpresa ahaldun bihurtzen dira. Izan ere, gaur egun bizi dugun egoerak, erabakiak etengabe hartzeko abiadurari gehituta, enpresaren benetako helburuarekiko bat ez datozen erabakiak hartzeko arriskua handitzen du.
"Urteetan ikasitakoa desikasten jakitea da erronka nagusia, eta pautak behar dira"
Ziurgabetasuna, eta zer gehiago?
Denbora falta, estresa eta higadura. Hala ere, horren guztiaren atzean dago zuzendaritzaren bakardade- sentimendua. Etengabe frogatu behar dute betetzen duen postua betetzeko baliagarria dela. Horrek makina modu desegokian behartzea eragiten du batzuetan.
Sinplifikatzea proposatzen duzu. Helburuak eta prozesuak erraztea, alegia.
Urteetan ikasitakoa desikastea da erronka, baina horrek ez digu balio eredu sinpleagoetarako. Sinplifikatu egin behar da, eta hori ere ez da erraza. Gida bat behar dugu. Jarraibide batzuk.
Hartzaren, tigrearen eta dragoiaren metodoarekin?
Ekialdeko filosofian oinarrituta dago. Emaitzak bilatzeko erabiltzen dituzten baliabideak orekatzen laguntzen die enpresei, bezeroekiko eta taldeekiko zentzua eta enpatia duen asmo batekin. Dragoiak zentzua irudikatzen du, hartzak maitasuna eta tigreak emaitzak.