ISEAren eskutik Digitalizazioa pertsonen kudeaketa estrategikoaren esparruan jardunaldia egingo dute maiatzaren 4an, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. Ekitaldia 10:30etik 12:30era izango da, Plaza aretoan, eta joan ahal izateko izena ematea beharrezkoa da hurrengo helbidera korreo elektroniko bat bidaliz: mruiz@isea.eus
Saioa gaiaren testuinguru teorikoan eta ebidentzietan oinarrituko da, eta bertan hiru hizlarik hartuko dute parte:
• Begoña Echaburu Muleten esku (MIK/Mondragon Unibertsitatea), talentuaren kudeaketa eta digitalizazioaren garapena.
• Pilar Romerok (InGroup) ingurune digital batean talentuaren kudeaketaren bilakaerari buruzko hausnarketa egingo du.
• Iratxe Lezeta Ortuetak (ULMA Packaging) kasu praktikoak azalduko ditu.