21 positibo berri eta hildako bat bailarako adinekoen egoitzetan

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko apirilaren 19a

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, bailarako egoitzetan hamaika egoiliarrek gainditu dute gaitza azken astean, beste hogeik positiboei izaten jarraitzen dute eta horiei 21 kasu berri gehitu behar zaizkie. Gainera, pertsona bat hil da Arrasateko Iturbide egoitzan.

Kasu berriak hamaika izan dira Iturbiden eta aktibo jarraitzen dutenak beste hamar dira. Bergarako Mizpirualden zortzi kasu berri atzeman dituzte, beste hamarrek aktibo jarraitzen dute eta hiru sendatu dira. Azkenik, Aretxabaletako GSRn bi positibo berri erregistratu dituzte eta zortzi sendatu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak