Gaur, domeka, giro eguzkitsua izango da nagusi arratsaldera arte, eta tenperaturak 21 gradura arte iritsiko dira eguerdian. Bihar behera egingo dute termometroek eta gehienez ere 16ra igoko dira bailaran.
Zeru hodeitsua izango da nagusi bihar, eta baliteke han-hemenka euri txikia egitea ere –Kantauri isurialdean gehienbat–. Martitzenerako dezente okertuko da eguraldia, eta egubakoitzera arte ez da aldaketarik izango eguraldi agentziaren arabera.
