Korrikaren jarraipen zabala egin du Goiena Komunikazio Taldeak lau orduko zuzeneko saioarekin. Gainera, Aretxabaletan lekukoa eramateko aukera ere izan dute. Maria Jesus Ibabe, Ane Irazabal eta David Garcia Goienakideak izan dira lekukoaren eramaile, eta beraiekin izan da Goienako langileen ordezkaritza zabal bat ere. Une hunkigarriak bizi izan dituzte elkarrekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.