32 kilometrotan 115 norbanako, elkarte, enpresa eta erakundek hartu dute lekukoa eramateko konpromisoa. Bi urtean behin ahoz ahokoa baliatu izan da kilometroen banaketak, hasiera puntuak eta bakoitzaren tarteak ezagutzeko. Aurtengoan, baina, mapa interaktibo bidez kilometro, ordutegi eta lekuko eramaile guztiak ezagutu ahal izango dituzu.
Hona xehetasunak ezagutzeko argibideak:
- Ibilbidea: bailarako ibilbide ofiziala, herriak kolorez banatuta –gorriz Bergara, urdinez Arrasate, morez Aretxabaleta, berdez Eskoriatza eta horiz Leintz Gatzaga–.
- Kilometro eta ordutegiak: puntuen gainean klikatuz gero, kilometro eta ordutegi ofizialak ageri dira.
- Lekuko eramaileak: puntuen gainean klikatu ostean, kilometroen gainean klikatuz gero, kilometro bakoitzeko lekuko eramaileak eta bakoitzari dagokion hasiera puntu zehatza ageri dira.