Aretxabaletan, 09:30ean abiatuko dira Herriko Plazatik, eta Galartza auzotik bueltan igoko dute.
Aramaion, 08:45ean elkartuko dira pilotalekuan abiatzeko, baina ibilbide motzagoa egin gura duenak Untzillara jo dezake 10:15ean.
Arrasatearrek ez dute irteera ordurik zehaztu; tontorrean izango dira 11:30ean.
Hiru herrietako Korrika batzordeetatik gazte, heldu zein umeak animatu dituzte bertaratzera, euskara ahoan hartuta 22. Korrikari babesa agertzeko.