Berrogeialdirik ez asintomatiko eta kasu arinentzat astelehenetik aurrera

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 23a, 10:06

Atzo bildu zen Espainiako Osasun Publikoko Batzordea COVID-19aren bilakaera aztertzeko, eta erabaki bateratua hartu zuten: positibo eman eta asintomatiko direnek edo sintoma arinak dituztenek berrogeialdirik ez egitea. Astelehenetik aurrera sartuko da indarrean neurria. Horrez gain, pertsona zaurgarriei soilik egingo zaie proba diagnostikoa.

Atzo arratsaldean bildu ziren Espainiako Osasun Ministerioko eta autonomia erkidegoetako osasun ordezkariak Osasun Publikoko Batzordean. Egoera epidemiologikoaren irakurketa egin zuten, eta "biztanleriaren immunizazio maila altuak –12 urtetik gorako populazioaren %92ak jaso du txertoa– epidemiologian aldaketa" ekarri duela ondorioztatu zuten. Beraz, estrategia aldatu eta pertsona zein esparru zaurgarrietan jarriko dute aurrerantzean fokua, "kasu larriak" gertutik jarraitu asmoz.

Hala, herritar ororengan eragin zuzena duen erabakia hartu zuten: proba diagnostikoetan positibo eman arren, sintomarik ez duten edo sintoma arinak dituzten pertsonek berrogeialdirik ez egitea. Astelehenetik aurrera sartuko da indarrean neurria.

Proba diagnostikoak

Horrez gain, proba diagnostikoak egiteko irizpideetan ere aldaketak egiteko erabakia hartu zuten. Hemendik aurrera pertsona zaurgarriei soilik egingo zaie testa; nola adinekoei, hala immunoeskasia dutenei, patologiaren bat dutenei edo haurdun direnei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak