Hezkuntza "publiko, euskaldun eta propio" baterako bidean, ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek lanuzteak zituzten iragarrita datorren egubakoitzerako –zapatuan egin zuten lehen mobilizazioa, Eusko Legebiltzarraren aurrean–.
EAEko hezkuntza itun berriaren eduki zein prozeduretan zituzten desadostasunak medio egin zuten deialdi bateratua, eta hezkuntza sistema publiko zein itunpeko osora zabaldu zuten grebarekin bat egiteko gonbita. Eskoriatzako Luis Ezeiza ikastetxeak, esaterako, gaur iragarri du bat egingo zuela lanuztearekin.
Bada, egubakoitz iluntzean Eusko Legebiltzarrean EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta EP-IUk hezkuntza itunaren inguruan hitzartutako zuzenketek aldatu egin dute sindikatuen irakurketa. Aldaketak aztertu ostean, greba deialdia bertan behera uzteko erabakia hartu dute.