Txapelketako lehenengo final zortzirena apirilaren 1ean jokatuko da, Amurrioko Kultur Etxean. Eta txapelketa, ekainaren 11an bukatuko da, Gasteizko Europa Biltzar Etxean. Bost final zortziren, hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala. Final zortzirenak: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen. Finala laurdenak: Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Finalerdiak: Araia eta Izarran eta finala, lehen aldiz, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria Maeztu auditorioan.
Manex Agirrek eta Martin Abarrategik osatutako bikote aramaioarrak jantzi zuen bi buruko txapela 2021eko txapelketan.
Txapelketako egitaraua
Arabako 30 bertsolarik parte hartuko dute, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 5 finalistek gehi izena eman duten 25 bertsolari gehiagok. 18 arituko dira final zortzirenetan, final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Finalerdiak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala. Txapelketan Arabako 9 aurkezle izango dira 10 saioa eta finala aurkeztuko dutenak eta 11 gai-jartzaile taldean gaiak sortuko dituztenak. Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena www.bertsozale.eus/araba nahiz www.bertsoa.eus bertsolaritza kanalean egin daiteke.