"Pikete informatiboak" egiten ari dira bailaran greban diren kamioilariak

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 17a, 10:11

Garraioaren Defentsarako Plataformak deitutako lanuzte mugagabearekin bat eginda, astelehenetik greban dira bailarako hainbat kamioilari. "Pikete informatiboak" egiten ari dira gaur goizean Debagoieneko errepide desberdinetan, eta goizean zehar "bailaratik bueltaka" arituko dira.

Txaleko hori islatzaileak soinean, Elorregiko biribilgunean hainbat pertsona zeuden gaur goizean. Bidegurutzeen ertzetan zeuden, norabide ezberdinetan jarrita. Goienari jakinarazi diotenez, Garraioaren Defentsarako Plataformak deitutako lanuzte mugagabea egiten ari diren kamioilari autonomoak dira.

"Arazorik ez" sortzeko asmoarekin, "pikete informatiboak" egiten ari ziren grebalariak, lanuzterik egin ez duten gremioko kideei egoeraren inguruko informazioa emanez. Gainera, jakinarazi dute goizean zehar "bailaratik bueltaka" arituko direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak