"Nire amonen istorioak dira, eta lau ipuinez osatuta dagoen ikuskizuna da. 80 amandre Jorge Oteizak erabiltzen zuen esamolde batetik dator; hain zuzen, 80 belaunaldi nahikoa direla kobazuloetan bizi ziren emakumeak gaur egungoekin elkartzeko. Hori da ipuinaren filosofia: gure amonen istorioak gaur egunera ekarri, eurak izan zirena errekuperatzeko eta lekua egiteko. Askotan isildutako istorioak izan dira, bizitza zaila izan dute... Oso hunkigarriak dira ipuinak, eta, nik nire amonen istorioak kontatzen ditudan arren, entzule bakoitzak bereak ikusten ditu ipuinetan. Umore puntu bat ere badu saioak, eta energia polita sortzen da", adierazi du Dorleta Kortazarrek.
Antzuolan, Elgetan eta Eskoriatzan
Gatzagako hitzorduaz gain, egubakoitzean, Antzuolan izango da ipuin kontaketa bera egiten, 19:00etan, Torresoroan, –sarrerak bertan eskuratu daitezke– eta, martitzenean Elgetan izango da saioa, Mendizaleen plazan, 19:30ean. Hilaren amaieran, martxoaren 27an, berriz, Zaldibar antzokian eskainiko du ipuin kontaketa Kortazarrek. Azken honetarako, sarrera doan izango da, baina gonbidapenak aldez aurretik eskatu beharko dira kiroldegian edo bibe.me webgunean.